EAJk postaz bidaliko ditu bozkak

Uztarria.eus 2012ko urriaren 15a

Hori dela-eta, ez dute atez ateko banaketarik egingo, eta norbaitek beharko balitu "batzokian eskura" izango dituztela esan dute.

Datorren igandean, urriak 21, egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen harira, Azpeitiko EAJ jakinarazi du herritarrei EAJren bozkak postaz iritsiko zaizkiela, eta ez dutela atez ateko banaketarik egingo. Dena den, norbaiti iristen ez bazaizkio edo beste edozein arrazoi tarteko, behar izanez gero, "batzokian eskura" izango dituela adierazi dute jeltzaleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide