Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2012ko urr. 17a, 12:37

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatu du autobusa, eta bihar, osteguna, da izena emateko azken eguna.

Datorren igandean, hilak 21, Nafarroa Oinez ospatuko da Zizur Txikian, San Fermin Ikastolak antolatuta. Nafarroako ikastolen festara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Autobuserako izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da, eta ikastolako idazkaritzan edota 943 15 12 46 zenbakira deituta egin behar da inskripzioa. Ikastolako ikasleek 8 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 12 euro.

Igandean autobusak 10:30ean irtengo du anbulatorio aurretik, eta 18:00etan izango da itzulera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide