'Inplantari' ekimena jarri du abian Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus 2012ko urr. 17a, 14:23

Autonomoentzat eta hamar langile baino gutxiago dituzten enpresentzat da ekimena. Helburua "IKT erabilera sustatzea", dela azaldu dute Iraurgi Lantzenekoek. Doakoa da ekimena.

Iraurgi Lantzen garapen agentziak autonomoentzat eta hamar langile baino gutxiago dituzten enpresentzat 'Inplantalari' ekimen pilotua jarri du abian. Ekimenaren helburua "IKT erabilera sustatzea", dela azaldu dute Iraurgi Lantzenekoek. Modu horretan, nahi dutenek lehiakortasuna eta produktibitatearen hobekuntza hobetzeko aukera izango dute aholkulari teknologiko baten eskutik eta doako zerbitzua da.

Ekimenak negozioa Interneten behar bezala kokatzea, sare sozial eta salmenta atarien bitartez bezero eta salmenta gehiago lortzea, sarearen bitartez kostuak murriztea, denbora aurreztea, eta negozioaren kudeaketa hobetzea ahalbidetuko ditu, besteak beste.

Ekimenaren inguruko informazio gehiago www.euskadinnova.net helbidean edo Iraurgi Lantzeneko 943-85 11 00 telefonoan eskuratu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide