Udalsarea 21eko batzorde teknikoa Azpeitian

Uztarria.eus 2012ko urr. 18a, 12:42

Sanagustin kulturgunean egin dute Euskal Herriko hainbat udalerritako ordezkariek bilkura.

Euskal Herriko 60 udalerri ari dira parte hartzen, eta garraioaz, mugikortasunaz, enplegu berdeaz eta sare sozialez jardungo dute, besteak beste.

Gaur, osteguna, goizean Udalsarea 21eko Batzorde Teknikoa Azpeitian bilduko da, Sanagustin kulturgunean. Euskal Herriko 60 udalerrik hartuko dute parte. Besteak beste, garraioa eta mugikortasuna, enplegu berdea eta sare sozialak landuko dituzte gaurkoan. Ondoren, Ereiten ekimeneko baratzak bisitatu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide