Hainbat azpeitiar harri-jasotzaile omenduko dituzte zapatuan, Donostian

Uztarria.eus 2012ko urr. 18a, 12:50

Harria liburua ere aurkeztuko dute zapatuan.

Harriarekin lotura izan duten hainbat lagun omenduko dituzte eta tartean, badira azpeitiarrak: Santos Iriarte Errekartetxo, Jesus Maria Oiartzabal Arantzeta eta Jose Antonio Lopetegi Agerre II. Aimar Irigoien errezildar harri-jasotzailea ere omenduko dute ekitaldian.

Harriaren eta harrijasotzaileen azken ehun urtetako historiari aitortza egiteko jaialdia izango da zapatuan, hilak 20, Donostian. Harriarekin lotura izan duten hainbat lagun omenduko dituzte eta tartean, badira azpeitiarrak: Santos Iriarte Errekartetxo, Jesus Maria Oiartzabal Arantzeta eta Jose Antonio Lopetegi Agerre II. Aimar Irigoien errezildar harri-jasotzailea ere omenduko dute ekitaldian.

Harria 100 ekimenaren baitako ekitaldiak 11:00etan hasiko dira. Izan ere ordu horretan aurkeztuko dute Harria liburua, San Telmo museoan. Loburuaren egileak bertan izango dira. Gero, 12:30ean, herri kirola, musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizun berritzailea aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian. Oreka TX-ek, Kukai dantza konpainiak, Amaren Alabak taldeak eta hainbat herritako kirolariek hartuko dute parte bertan. Gainera, ekitaldiaren baitan, Aimar Irigoien harri-jasotzaileak errekor saiakera egingo du, Idoia Etxeberria eta Urdax Magunazelairekin batera.

Uztarriak 2002an egin zuen garai bateko azpeitiar herri kirolariekin erreportajea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide