Mireia Epelde (Azpeitia, 1985) txirrindulariak Michela Fanini italiar taldearekin urtebeterako kontratua sinatu du. Epeldek jakinarazi duenez, "Federazioak ez digu uzten urtebete baino gehiagoko kontraturik sinatzen eta, beraz, 2013 bukaera arte egongo naiz taldean". Aurreko denboraldian ere Epelde taldean izateko interesa agertu zuen Michela Fanini taldeak, baina "ez ginen akordiora iritsi", dio txirrindulariak. Aurten, biek interesa zutela eta akordioa erdietsi dutela esan du.
Hiru denboraldi egin ditu azpeitiarrak Bizkaiko Lointek taldean, eta aldaketa "onerako" izango dela espero du Epeldek: "aldaketa intentzio onenarekin egin dut, eta hoberako izango dela espero dut. Gustura nago".