Aparkalekuak egiteko lanak hasi dituzte Etxe Alai eta Santutxo artean

Uztarria.eus 2012ko urr. 19a, 11:31

Orain aparkalekuak dauden aldeko espaloia berritu eta Iraurgi ikastetxearen horma ondoko espaloia kenduko dute.

Bestalde, Bustunzuriko Errebalaren atzeko kalean, ibaiaren ondoan, belarrezko lur saila dago eta lurjabeekin aparkalekuak egiteko hitzarmenera iritsi da Azpeitiko Udala.

Etxe Alai auzoko igogailutik atera eta Santutxo aldera doan bidean aparkalekuak egiteko lanak hasi ditu Udalak. Horretarako orain aparkalekuak dauden aldeko espaloia berritu eta Iraurgi ikastetxearen horma ondoko espaloia kenduko dute. Hamazazpi aparkaleku egingo dituzte bertan, eta lanek 60.000 euro inguruko aurrekontua izango dute.

Bestalde, Bustunzuriko Errebalaren atzeko kalean, ibaiaren ondoan, belarrezko lur saila dago eta lurjabeekin aparkalekuak egiteko hitzarmenera iritsi da Azpeitiko Udala. Aurreikuspenen arabera, hamahiru aparkaleku egingo dituzte bertan. Lan horien aurrekontua 22.000 eurokoa izango da.

Udaleko ordezkariek adierazi dutenez, bi lanak egin ahal izateko diru-laguntza eskaria egin dute eta erantzuna urte amaierarako jasotzea espero dute. Santutxun eta Bustinzuriko Errebalean aparkalekuak egiteko  eskaria Denon Artean prozesuaren baitan jaso zituen Udalak.

Bestalde, Udalak Alde Zaharraren biziberritze bidean, gunea oinezkotzea du helburua eta hori lortzeko, Olazko Amaren plazan eta Bustunzuriko Errebalean diren zenbait aparkalekuk kentzeko asmoa du. Udal ordezkarien arabera, "aparkaleku berri horiei esker, autoak aparkatzeko guneak berreskuratuko dira".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide