Kirol elkarteek diru-laguntza eskatzeko epea hilaren 31n bukatuko da

Uztarria.eus 2012ko urr. 19a, 13:14

Elkarteek 2011-2012 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu behar dute. Urte naturalari lotuta dauden kirol-modalitateentzako laguntzak, berriz, urtarrilean eskatu behar dira.

Udalak kirol elkarteentzat diru-laguntzak banatuko ditu. Herriko kirol taldeek urriak 31, asteazkena, izango dute eskaera egiteko azken eguna.

Elkarteek 2011-2012 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute epearen barruan. Urte naturalari lotuta dauden kirol-modalitateak, aldiz, 2013ko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Eskaera urtarrilean egingo dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioak 2012. urtean oinarritutakoa izan beharko du.

Eskaera guztiak Udal Harrera Erregistroan aurkeztu behar dira. Informazio eta argibide gehiagorako 943 15 00 95 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide