Ontzi berrerabilgarriak, banatuta

Uztarria.eus 2012ko urr. 22a, 14:02

Eguraldi txarra eginagatik, zapatuan, hilak 20, 'Ontziratu zaitez' kanpainaren baitan erosketetarako ontzi berrerabilgarriak banatu zituzten udaletxe azpian. Jende ugari bertaratu zen 'tupper'-ak eskuratzeko, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Zapatuan sanagustinpera joaterik izan ez zutenek, ostiralean, hilak 26, izango dute ontzi berrerabilgarria eskuratzeko aukera, 17:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide