Aimar Irigoienek marka berria jarri zuen zapatuan

Urola Kostako Hitza 2012ko urr. 22a, 12:42

Errezildarrak 125 kiloko zilindro zaharrarekin 45 jasoaldi egin zituen, bost minutuko txanda batean.

Larunbat eguerdian Harria ikuskizunaren baitan Aimar Irigoien harri-jasotzaileak marka berria jarri zuen, Donostiako Vitoria Eugenia antzokian. Errezildarrak, 125 kiloko zilindro zaharrarekin 45 jasoaldi egin zituen, bata bestearen atzetik, bost minutuko txanda bakarrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide