Ibai-Eder, Enparan eta Nuarbeko etxebizitzei dagokien behin-behineko zerrenda argitaratu dute

Uztarria.eus 2012ko urr. 22a, 14:53

Nuarben zazpi etxe jarri dituzte alokairuan.

Ibai-Ederr kalean, Enparan kalean eta Nuarbe auzoan, guztira, hamar etxebizitza alokairuan hartu edota erosteko aukera eskaini du Azpeitiko Udalak. Behin-behineko zerrenda egin dute dagoeneko eta ikusgai dago hemen.

Ibai-Ederr kalean, Enparan kalean eta Nuarbe auzoan, guztira, hamar etxebizitza alokairuan hartu edota erosteko aukera eskaini du Azpeitiko Udalak. Enparan kaleko 47.zenbakian 2 etxebizitza eta Nuarbe auzoan 7 etxebizitza alokairuan jarri dituzte. Aldiz, Ibai-Eder kalean etxe bat jarri dute salgai.

Behin-behineko zerrenda egin dute dagoeneko eta ikusgai dago hemen, Azpeitia Lantzen S.A. herri baltzuaren bulegoan eta udaletxeko iragarki oholean. Interesatuek hamar eguneko epea dute dagoeneko erreklamazioak egiteko. Horretarako, Sindikatu Zaharrean Azpeitia Lantzen S.A.-ak duen bulegora joan behar da, astelehenetik ostegunera 08:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara bitartean, eta ostiralean 08:30etik 14:30era artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide