Ostirala (urriak 19): MobyDick, Anai-arrebak eta Grises musika taldeak aritu ziren. 150 lagun pasa bildu zituzten. Giro polita egon zen. Sarrerak 10 euro balio zuen.
Larunbata (urriak 20): Ama Say, Lisabö eta DJ Makala. 300 lagun, aretoa beteta. Sarrerak 10 euro balio zuen. Hain zuzen, Ama Say taldeak Euskal Herrian emandako azken kontzertua izan zen Sanagustinekoa; euren hirugarren aroari bukaera emango dio —azken kontzertua hilaren 27an izango du, Bartzelonan—. Berria-k Gontzal Bilbao bateria jotzailearen elkarrizketa argitaratu zuen ostiralean.
Azpeitiko Argazki Elkarteko kide batzuk irudiak ateratzen ibili ziren, eta hurrengo asteetan jaialdiari buruzko erakusketa zabalduko dugu, Aitzealdenk!01-ean bezala.