Uretako sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus 2012ko urr. 23a, 13:02

Azpeitian izango da ikastaroa eta azaroaren 10ean hasita hiru asteburutan izango dira eskolak. Zapatuetan, goiz eta arratsalde izango dira saioak eta igandeetan, berriz, goizetan.

Gipuzkoako DYAk uretako sorospen ikastaroa antolatu du. DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean eta igerilekuan izango da, eta azaroaren 10ean hasiko da. Hiru astean emango dituzte eskolak, zapatuetan eta igandeetan. Zapatuetan goiz eta arratsalde izango dira saioak 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara.

Ikastaroa 200 euro ordaindu beharko da eta ikastarorako materiala prezioaren barruan sartzen da. Ikastaroan parte-hartzeko beharrezkoa da Lehen sorospen eta sorosle ikastaroa izatea. Gainera, ikastaroko parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, "hezkuntzaren kalitatea bermatzearren".

Ikasleek, hala nahi izanez gero, ikastaro amaierako frogak gainditzen badituzte DYAk ematen duen uretako sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute.

Ikastaroan izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 943 46 46 22 telefonora deitu behar dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide