Bi lapurreta egin dituzte bart herrian

Uztarria.eus 2012ko urr. 23a, 14:16

Landetako garaje batean eta Paulo VIko elektrogailu denda batean jazo dira lapurretak.

Bi lapurreta egin dituzte Azpeitian, bart. Landetako garaje batean eta Paulo VIko elektrogailu denda batean jazo dira lapurretak, eta Udaltzaingoak jakinarazi duenez, "ertzainak ari dira atestatua egiten". Udaltzainen arabera, "gu goizean joan gara lapurreta egin duten lekura, eta oraindik lapurtutakoaren inguruko balantzea egiteke zegoen. Ez dakigu zer lapurtu duten eta zer ez".

Joan den ostegunetik ostiralerako gauean hainbat autotan egin zuten lapurreta. Guztira, hamar bat autotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide