Lan erreformari buruzko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2012ko urr. 24a, 12:41

Gaur, asteazkena, izango da Emakumeen Txokoan, 19:30ean hasita. LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak izango dira mahaiaren bueltan.

Azpeitiko Emakumeen Txokoak gaurko, asteazken, lan erreformaren inguruko mahai-ingurua antolatu du. Solasaldia 19:30ean hasiko da, Emakumeen Txokoan bertan. Mahai-inguruan honakoen inguruan hitz egingo dute: lan erreformaren ondorioez, krisiaz eta berditasunaz...

Mahaiaren bueltan LAB sindikatuko Zaloa Ibeas eta ELA sindikatuko Jone Bengoetxea ariko dira hizketan. Moderatzaile lanak, berriz, Bilgune Feministako Leire Ibargurenek egingo ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide