Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2012ko urr. 24a, 12:39

Joaneko autobusa soilik antolatu dute, eta izena igerilekuan eman daiteke dagoeneko.

Azpeitiko Udalak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du, azaroaren 11rako. Joateko soilik izango da autobusa, eta dagoeneko eman daiteke izena igerilekuan. Zortzi euro ordaindu beharko da bidaia, eta egunean bertan 08:15ean abiatuko da anbulatorio aurretik. Azkoitian liburutegi aurretik irtengo du 08:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide