Ekobirako azoka bihar, osteguna, izango da

Uztarria.eus 2012ko urr. 24a, 12:53

Kutxa Ekoguneak bultzatutako azoka ibiltaria bihar, osteguna, egingo dute plazan, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era bitartean. "Kontsumo jasangarria" sustatzea da EkoBira azokaren helburuetako bat.

EkoBirako azoka joan den zapatuan egitekoa zen Azpeitian, baina eguraldi txarra iragarrita zegoela-eta, atzeratu egin zuten. Kutxa Ekoguneak bultzatutako azoka ibiltaria bihar, osteguna, egingo dute plazan, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era bitartean. "Kontsumo jasangarria" sustatzea da EkoBira azokaren helburuetako bat. Ekoizle ekologikoek, eskulangileek, material birziklatuekin lan egiten dutenek eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek hartuko dute parte azokan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide