Kontsumo jasangarriaren aldeko azoka

Uztarria.eus 2012ko urr. 25a, 13:19

Zapaturako eguraldi txarra iragarrita zegoela-eta, gaur jarri dute EkoBira azoka herrian, baina eguraldi kaskarra da nagusi gaurkoan ere. Hainbat postu jarri dute plazan, eta 10:30etatik dago zabalik. Eguerdian, 14:30ean itxiko dute, eta gero, arratsaldean, 16:30etatik 19:30era egongo da irekita. Arropa, bitxiak, janaria... daude salgai postuetan. "Kontsumo jasangarria" sustatzea da EkoBira azokaren helburuetako bat. Ekoizle ekologikoek, eskulangileek, material birziklatuekin lan egiten dutenek eta energia berriztagarrien sektoreko enpresak daude azokako postuetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide