Azpeitiko II. Xake Txapelketa jokatuko da igandean, Sanagustinen

Uztarria.eus 2012ko urr. 26a, 12:09

10:00etan hasiko dira jokatzen. Guztira, hamar-hamabi taldek hartuko dute parte lehian. Izena igandean bertan eman ahal izango da txapelketa hasi baino orduerdi bat lehenago.

Igandean, hilaren 28an, II. Azpeitiko Hiria Xake Txapelketa jokatuko da Sanagustin kulturgunean, 10:00etan hasita. Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak antolatu du txapelketa, eta hamar-hamabi taldek hartuko dute parte bertan. Izena egunean bertan eman ahal izango da, 09:30etik aurrera, eta doakoa da inskripzioa. 

Iaz egin zuten aurreneko aldiz xake txapelketa, Kilometroetako ekitaldien baitan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide