Datorren astean hasiko da 'Bidaiatuz' ekimena

Uztarria.eus 2012ko urr. 26a, 12:37

Asteazkenean izango da, eta Mikel Azkuek eta Urritz Iruretagoienak Zelanda Berriaren, Indonesiaren eta Tailandiaren inguruan hitz egingo dute.

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak aurtengo ikasturtean ere jarri du martxan Bidaiatuz ekimena. Ekimenaren helburua, herriko gazteek munduko txoko desberdinetan izan duten esperientzia elkartrukatzea da eta, horretarako, ikasturtean bidai desberdinei buruzko hainbat hitzaldiak antolatuko dituzte. 

Aurtengo lehen hitzaldia urriaren 31n, asteazkena, izango da, eta Mikel Azkuek eta Urritz Iruretagoienak Zelanda Berrian, Indonesian eta Tailandian bizi izandakoak kontatuko dituzte. 19:00etan hasiko da solasaldia, Sindikatu Zaharrean, eta hizlariek hiru herrialdeen inguruko azalpenak zein gomendioak emango dituzte aurrena. Gero, entzuleen galderei erantzungo diete.

Gazte Informazio Bulegoak dei egin die herriko gazteei euren esperientziak kontatzera animatzeko. Horretarako, Gazte Informazio Bulegora gerturatu, gib@azpeitia.net helbidera idatzi edo 943157160 telefonora deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide