Gauerdian bukatuko da IV. Kros Mistoan izena emateko epea

Uztarria.eus 2012ko urr. 26a, 18:24

www.herrikrossa.com webgunean zabalik dago oraindik bihar, zapatua, 18:00etan hasita egingo den lasterketan parte hartzeko aukera; egunean bertan ere eman ahalko da izena. Momentuz ehun dira izena eman duten bikoteak.

Bihar, urriaren 27a, jokatuko da Ikasberri KE-k antolatutako IV. Kros Mistoa. Bikote mistoei zuzendutako probarako izena emateko epea irekita dago oraindik Interneten. Gaur gauerdira arte, www.herrikrossa.com webgunean zabalik egongo da bihar, zapatua, 18:00etan hasita egingo den lasterketan parte hartzeko aukera. Egunean bertan ere eman ahalko da izena, 30 euroren truke; aurrez eginez gero merkeagoa da, 20 euro.

Momentuz ehun dira izena eman duten bikoteak. Horien artetik 23 dira gutxienez kide bat azpeitiarra dutenak.

Korrikalariei zuzendutako zerbitzuen artean, aurten ere ludoteka zerbitzua eskainiko dute antolatzaileek. Iturritxiki ludotekan izango da, 16:30etik 19:30era, 4 eta 8 urte arteko umeentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide