Bezeroekin harremanetan dauden langileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus 2012ko urr. 26a, 18:30

Azaroaren 14an emango dute, goizez, Azkoitiko Insausti jauregian. Merkataritzan, ostalaritzan edota turismoan aritzen diren langileentzat dago pentsatuta eta izena emateko epea azaroaren 9a arte luzatuko da.

Bezeroekin harremanetan dauden langileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Iraurgi Lantzen eskualdeko garapen agentziaren Turismo sailak. Harrera adeitsua egiteko formulak + Komunikazio eraginkorraren ABDa: hitzezkoa eta ez hitzezkoa izena eman diote ikastaroari, eta merkataritzan, ostalaritzan edota turismoan aritzen diren langileentzat dago pentsatuta.

Azaroaren 14an emango dute, goizez (09:30etik 13:30era), Azkoitiko Insausti jauregian. Ikastaroaren gaineko informazio gehiago jaso edo izena eman nahi duenak, 943 851111 telefonora deitu dezake, edo turismo@iraurgilantzen.net helbide elektornikora idatzi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide