Pako Aristi: "Hizkuntzen arteko elkarbizitzarik ez da existitzen"

Uztarria.eus 2012ko urr. 26a, 19:27

Idazle eta kazetari urrestildarrak hitzaldia eman zuen joan den asteartean, urriaren 23an, Arrasaten, hango AED elkarteak antolatutako 'Lau begiratu euskararen norabideari' zikloaren barruan. Aristik esandakoekin kronika osatu dute AEDkoek Sustatu.com-en.

"Hizkuntzen arteko elkarbizitzarik ez da existitzen" esan zuen, besteak beste, Pako Aristik Arrasaten. Euskarak iraungo badu beste estatus sozial, kultural eta politiko bat behar duela iritzi dio Urrestillakoak, eta iritzi hori izateko dituen argudioak plazaratu zituen Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) elkarteak antolatutako hitzaldian.

AEDk astearteko hitzaldiaren kronika Sustatu.com-en jarri du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide