Jaso eta erabili

Uztarria.eus 2012ko urr. 26a, 20:37

'Ontziratu zaitez' kanpainaren baitan erosketetarako ontzi berrerabilgarriak banatzeko bigarren eta azken saioa izan da gaur, urriaren 26a. Baserritarren ostiraleroko azoka dela eta, Sanagustinpean izan beharrean udaletxeko sarreran jarri dituzte 'tupper'-ak banatzeko mahaiak, 17:00etatik 20:00etara. Ontzia jasotzearekin bat erabiltzen hasi denik ere bada, azokatik etxera jaki gozoak eramateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide