Azpeitiko Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, laugarren urtez Kros Mistoa egin zuten zapatuan herriko kaleetan, eta gainontzeko edizioetako legez, Euskal Selekzioaren aldeko argazkiarekin eman ziote hasiera probari. Ainhoa Sanz Euskal Herriko Kroseko txapelduna eta Mikel Mujika izan dira helmugara iristen azkarrenak. Segidan iritsi ziren, Carmen Perea eta Enrique Arabaolaza donostiarrak. Hirugarren postuan, berriz, Mikel Ugarte eta Mari Sol Ramos ama-semeak helmugaratu ziren. Lehenengo azpeitiarrak, berriz, Nerea eta Andoni Etxeberria anai-arrebak izan ziren. Lasterketako korrikalari zaharrenak ere jaso zuen saria; Isidro Segurola azpeitiarrak, hain zuzen ere.
Eguraldi txarra egin arren, 114 bikotek hartu zuten parte lasterketan. Aurreko urtean baino bikote gutxiago izan dira lasterketan, eta antolatzaileek adierazi dutenez, "eguraldiak eta asteburua zubia izateak baldintzatu dute parte-hartzea".
Lasterketako sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.