Uztarria Komunikazio Taldeak aurten ere Antzerki Topaketetako helduen emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bazkideen artean zozkatzeko. Aurreneko zozketa ostiral honetan, azaroak 2, egingo du Uztarriak; egun horretan hasiko dira XXX. Euskal Antzerki Topaketak.
Hiru astean egingo dituzte aurtengo Antzerki Topaketak, eta hainbat antzezlan izango dira Soreasu antzokian, azaroan 4tik 18ra bitartean. Uztarriak asteburuero helduen emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.
Aurreneko aste bukaeran, ostiralean, hilak 2, Artedrama taldearen Publikoari gorroto izango da, 21:30ean hasita; zapatuan, berriz, Pausoka eta Glu-Glu taldeen eskutik, Goenkale teatroa izango da ikusgai, 21:30ean hasita.
Aurreneko zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek: Nork egin du XXX. Euskal Antzerki Topaketen kartela?
Zozketa asteazkenean 11:00etan egingo du Uztarriak. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarria@uztarria.com helbide elektronikora idatzita. Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.