Erremonteko Oriamendi Promozio Torneoko finala izango da zapatuan, azaroak 3, eta bertan izango da Aizpuru III.na (Azpeitia, 1993) Endika bikote duela. Aurkari izango dituzte, Ezkurra II.na eta Olazar. Atzo aukeratu zituzten pilotak, eta Oriamendi enpresak jakinarazi duenez, "piloten aukeraketan ez zen ezusterik egon". Finala Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango da, 16:00etan hasita.
Joan den uztailean egin zuen Aizpuru III.nak, Labaka eta Otaegi azpeitiarrekin batera erremonte profesionalera jauzia. Eta, uztailaren 14an egin zuten hirurek debuta Galarretan.