2013rako zerga-agintarauen hasierako onarpena, azaroko Udalbatzarraren lan-zerrendan

Uztarria.eus 2012ko aza. 5a, 19:54

Bilkura bihar, asteartea, egingo dute udaletxeko areto nagusian, 19:20an hasita. 2007ko Arau Osagarrien Berrazterketaren gainean Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia ere azalduko dute; eta Bilduk, EAJk eta Hamaikabatek giza-eskubideen defentsan izenpetu duten mozioa aurkeztuko dute.

2013rako zerga-agintarauen hasierako onarpena izango da azaroko Udalbatzarraren lan-zerrendako gaietako bat. Datorren urtean indarrean izango diren udal-zerga, tasa eta prezio publikoen nondik norakoak jorratuko dituzte, beraz, udal ordezkariek.

Bilkura bihar, asteartea, egingo dute udaletxeko areto nagusian, 19:20an hasita. 2007ko Arau Osagarrien Berrazterketaren gainean Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia ere azalduko dute; eta Bilduk, EAJk eta Hamaikabatek giza-eskubideen defentsan izenpetu duten mozioa aurkeztuko dute..

Hona hemen Udalbatzarren lan-zerrenda, osorik:

  1. Udalbatza Osoak 2012ko irailaren 24an egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Azpeitiko Udalak 2007ko apirilaren 19an Udalbatzan Arau Osagarrien Berrazterketaren inguruan Auztegi Gorenak emandako epaia.
  3. 2013. ekitaldirako zerga-agintarauak onartzea hasierako izaeraz.
  4. 2012ko aurrekontuan 4. kreditu aldaketa.
  5. Taxi zerbitzurako 2013ko tarifak onartzea.
  6. Irisgarritasuna bermatzeko obra baimenei dagozkien Eraikuntza, Instalazio eta Lanen gaineko Zergaren kuotan hobaria ematea: Justo Aramendi Korta, Kontxi Juaristi Aranbarri, Isabel Albizu Gurrutxaga.
  7. Gizarte Zerbitzuak departamentuaren baitan, 3. mundurako proiektuak eta herriko elkarteak diruz laguntzeko oinarriak.
  8. Bildu, EAJ/PNV eta Hamaikabat udal-taldeek giza-eskubideen defentsan izenpetu duten mozioa onartzea.
  9. Emakumeen indarkeriaren aurkezko nazioarteko eguna: adierazpen instituzionala onartzea.
  10. Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide