Iraurgik eta Avilak abenduaren 13an errepikatuko dute partidaren zatia

Uztarria.eus 2012ko aza. 6a, 12:00

Urriaren 13an bi taldeek jokatu zuten partidan mahaiko kideek huts egin zutelako, abenduaren 18an, Avilan errepikatu beharko dituzte Iraurgik eta Grupo Eulen Carrefour 'El Bulevar' taldeek partidako azken 13 minutu eta 51 segundoak.

Lehiaketa Batzorde Nazionalak atzo, astelehena, jakinarazi zuen joan den urriaren 13an Grupo Eulen Carrefour 'El Bulevar' taldeak Iraurgiren kontra jokatutako neurketaren ostean aurkeztu zuen helegitea aztertu eta partidaren azken 13 minutu eta 51 segundoak errepikatu beharko dituztela.

Batzordearen erabakiz, abenduaren 13an errepikatuko dituzte minutuok, mahaiko kideek huts egin zutelako, eta hiruko bat bikoa balitz bezala kontatu zutelako. Horrenbestez, markagailua 53 eta 54 dela eta baloiaren jabetza Iraurgi SBk duela errepikatuko dute adostutako denbora tartea, 20:00etan hasita, Avilan.

Iraurgi minutu horiek errepikatzeko prest agertu zen, Avilako taldeak helegitea aurkeztu ostean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide