Aurtengo Tuba Jaialdia abenduaren 8an, zapatua, izango da. Horrenbestez, tuba doinuek hartuko dute egun horretan Azpeitia, eta antolatzaileek adierazi dutenez, hainbat berrikuntza izango da aurtengoan. Besteak beste, kontzertu nagusia Soreasu antzokian izango da (iaz Sanagustin kulturgunean izan zen).
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko, eta azaroaren 22ra bitartean inskribatu ahal izango dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "maila guztietako musikariei dago zabalik jaialdia eta gure helburua, tuba herrian zabaltzea eta dituen aukera guztiak erakustea da".