Sanmartinak ospatuko dituzte Lasaon eta Errebalean, asteburuan

Uztarria.eus 2012ko aza. 7a, 11:20

Iazko Lasaoko festetako une bat.

Lasaon ostiralean hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte festak. Bustinzuriko errebalean, berriz, zapaturako egun osoko egitaraua antolatu dute.

Urteroko moduan sanmartinak ospatuko dituzte astebukaeran Lasaon eta Errebalean.

Lasaon ostiralean, hilak 9, emango diote festari hasiera, 20:00etan, txupinazoarekin. Gero, 20:30ean bertso afaria izango da Agin Rezola eta Julio Soto bertsolariekin, eta Joseba eta Hitzeder trikitilariekin. 02:00etan, berriz, DJ Mallubik emanaldia eskainiko du. Zapatuan umeei zuzendutako eguna izango da Lasaon. Horrenbestez, 15:30ean puzgarriak eta 17:00etan txokolatadaz gozatzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Igandean goizean hasita, hainbat ekimen izango da auzoan. Besteak beste, meza, lasaoko abere eta produktuen azoka zein txistularien kalejira izango dira.

Errebalean ere sanmartinak ospatuko dituzte, baina zapaturako antolatu dute egitaraua. Egun osorako hainbat ekimen antolatu dute. Goizeko 11:00etan hasiko dira jaiak txistularien Goiz eresiarekin. 15:00ean, txokolatada eta umeentzako jolasak egingo dituzte. 16:30etan, berriz, sokamuturra izango da, Errebalean bertan, eta 21:00etan afariarekin emango diote egunari bukaera.

Hemen egitarauak:

Lasao auzoa

Azaroak 9, ostirala:

20:00etan, txupinazoa.

20:30ean, bertso-afaria Agin Rezola eta Julio Soto bertsolariekin, zein Joseba eta Hitzeder trikitilariekin.

Azaroak 10, zapatua:

15:30ean, haurrentzako puzgarriak.

17:00etan, txokolatada.

Azaroak 11, igandea:

11:30ean, meza Zestoako parrokiako abesbatzak lagunduta.

11:30ean, auzoko nekazarien produktu eta abereen azoka.

Gero, Zestoako Idikaitz Txistulari Taldearen kalejira, eta Uraitz eta Maider trikitilarien emanaldia.

Bustinzuriko errebala

Azaroak 10, zapatua:

11:00etan, txistularien kalejira.

15:00etan, txokolatada eta umeen jolasak.

16:30ean, sokamuturra.

21:00etan, afaria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide