Presoen alde Behobian ere

Uztarria.eus 2012ko aza. 8a, 10:29

Igandean izango da Behobia-Donostia lasterketa, eta presoen eskubideen aldeko elastikoak eramatea proposatu du Herrira mugimenduak. Mezua zabaltzeko, iragarki bat grabatu zuten kideek zapatuan, Loiolan. Lasterketarako egin dituzten elastikoak erakutsi zituzten bertan. Ahalik eta korrikalari gehienek lasterketan elkartasun jantzi hori soinean ematea dute helburu. Lasterketa hasi aurretik argazki erraldoia aterako dute korrikalari horiekin. Interesa duenak, gipuzkoa.kude@herrira.org helbidera idatzita eskatu ahalko dute kamiseta, 10 euroren truke. Presoen herriratzea eskatzeaz gain, urtarrilaren 12ko manifestaziorako deia egiten da elastikoan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide