'Sosegua' kontzerturako sarrera zozkatu du Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko aza. 9a, 11:02

Nongoa da Garikoitz Mendizabal txistularia? galderaren erantzuna Zestoako da, eta sarreraren irabazlea Juan Azpeitia Unanue da.

Uztarria Komunikazio Taldeak hilaren 11n, igandea, Sanagustin kulturgunean izango den Sosegua kontzerturako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere bazkideen artean, eta Juan Azpeitia Unanue da irabazlea.

Nongoa da Garikoitz Mendizabal txistularia? galderaren erantzuna Zestoakoa da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa

Garikoitz Mendizabal txistulariaren diskoaren kontzertua izango da, eta hainbat musikarik hartuko dute parte bertan: Garikoitz Mendizabal (txistua), Kepa Junkera (trikitia), Pello Ramirez (txeloa), Mariano Santamaria (pianoa), Oihane Igerabide (arpa), Xabier Zabala (soinua eta teklatuak) eta Iñaki Telleria (perkusioak). 20:00etan hasiko da emanaldia.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide