Bertso Parrandako hirugarren kanporaketa gaur, Azkoitian

Uztarria.eus 2012ko aza. 9a, 11:55

Etxe Aitz tabernan izango da 23:00etan hasita, eta Gaztin Guiber eta Sipien taldeak ariko dira nor baino nor.

Bertso Parrandako kanporaketen erdiak eginda eta astebeteko etenaren ostean, gaur, ostirala, Azkoitiko Etxe Aitz tabernako oholtzan izango dira Gaztin Guiber eta Sipien taldeak. 23:00etan hasiko da saioa, eta ordubete inguru iraungo du.

Dagoeneko bi kanporaketa egin dira; Txarrantxan aurrena eta Orkatzen bigarrena, eta UXE eta Jolane taldeak egin dute aurrera txapelketan, hurrenez hurren. Datorren ostiralean, azaroak 16, Jim Clarren izango da azken kanporaketa, eta behin saio hori bukatuta, finalaurrekoei ekingo diote abenduan.

Bideoan, Orkatz tabernan urriaren 26an egin zen saioaren laburpena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide