Itsasi Euskal Kultur taldeak dantza suelto ikastaroa antolatu du

Uztarria.eus 2012ko aza. 9a, 12:29

Gaztetxoak sanagustinpean dantzan, iazko Itsasi Egunean.

Azaroaren 19an, astelehena, hasiko dira saioak, eta parte hartu nahi dutenek egun horretan Itsasiren lokalera azaldu beharko dute.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak urteroko moduan, dantza suelto ikastaroa antolatu du. Hilaren 19an, astelehenean, hasiko da ikastaroa, eta abenduaren 19an bukatuko da. Itsasiren lokalean (Lehen Zapo Txoko zegoen lekuan) izango dira saioak, astelehenetan eta asteazkenetan, 21:00etatik 22:00etara bitartean.

Ikastaroa doakoa da, eta euskal dantzen inguruan zerbait jakin nahi duen orori zuzenduta dago. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek astelehenean, Itsasiren lokalera azaldu besterik ez dutela adierazi dute dantza taldekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide