Agus Perezek jaso du III. Antzerkizale Saria

Uztarria.eus 2012ko aza. 12a, 11:01

Itziar Elias Antzerkizale Elkarteko kidea eta Agus Perez, sari-banaketa ekitaldian.

Agus Perez Berria egunkariko antzerki kritikoak jaso zuen saria, "urteetan antzerkiaz kritikak euskaraz egin dituen pertsona bakarra delako".

Zapatuan, Lingua Nabajorum antzezlana hasi aurretik, 21:30ean, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) III. Antzerkizale Saria banatu zuen Soreasu antzokian. Agus Perez Berria egunkariko antzerki kritikoak jaso zuen saria, "urteetan antzerkiaz kritikak euskaraz egin dituen pertsona bakarra delako".

Agus Perezek hartu zuen hitza gero, eta hark azaldu zuenez, "Mikel Martinez aktoreari esker" hasi zen Euskaldunon Egunkaria-rako kritikak idazten. Izan ere, Egunkariak, lehenengo, Martinezi eskaini zion euskal zinemaz kritikak egiteko tartea, eta Martinez ezin zuela-eta, Agus Perezi galdetu zion kritikak idazten hasteko presti zegoen. Harrezkero, Euskaldunon Egunkaria-n hasi eta Berria-rako gero, hainbat antzerki obra ikusi eta haien inguruko artikuluak idatzi ditu Perezek.

Atzo, igandea, Berria-k Perezi egindako elkarrizketa ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide