Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2012ko aza. 12a, 12:14

Asteburu honetako emanaldietarako sarrera bikoitz bana zozkatuko du Uztarriak. Zozketa asteazkenean, azaroak 14, egingo du, eta zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar diote bazkideek: Nor da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerreko zuzendaria?

Uztarria Komunikazio Taldeak Antzerki Topaketeten baitan, asteburu honetako helduen emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bazkideen artean zozkatzeko. Joan den asteburuetako emanaldietarako sarrerak ere zozkatu zituen Uztarriak, eta aste honetakoa asteazkenean, hilak 14, egingo du.

Ostiralean, Azkoitiko Koldarrak antzerki taldearen Izan bedi emakumea antzezlana izango da ikusgai Soreasu antzokian 21:30ean hasita. Zapatuan, azaroak 17, berriz, Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerraren Bai, nahi dut obra ikusi ahal izango da 21:30etik aurrera, eta lan hori ikusteko ere sarrera bikoitz bat oparituko du Uztarriak bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek: Nor da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerreko zuzendaria?

Zozketa asteazkenean 11:00etan egingo du Uztarriak. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarria@uztarria.com helbide elektronikora idatzita. Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide