Sanmartinak euripean

Uztarria.eus 2012ko aza. 12a, 12:30

Euriak euri, Sanmartinak ospatu dituzte asteburuan han eta hemen, eta Azpeitian, Lasaon eta Errebalean ere festa giroa izan da nagusi. Lasaon ostiralean hasi zituzten festak, eta atzo, igandea, bukatu. Besteak beste, bertso afaria, umeentzako puzgarriak, auzoko produktuen azoka etabar izan dira hiru egunotan.

Errebalean zapatuan ospatu zituzten sanmartinak, eta txistularien kalejira, haurrentzako jolasak, sokamuturra eta afaria egin zituzten. Hemen Errebaleko sokamuturreko eta Lasaoko azokako argazkiekin osatutako bilduma:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide