Enrike Zurutuzaren biografia txikia zapatuan aurkeztuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko aza. 12a, 13:33

Liburua Ihintza Agirretxek idatzi du eta Uztarria Komunikazio Taldearen liburuxka biografikoen sailaren bederatzigarren lana da. Asteazkenean hasiko dira Uztarriaren bazkideak liburua etxean jasotzen. Aurkezpen ekitaldia zapatuan, hilak 17, Sanagustin kulturgunean izango da, 12:00etan hasita.

Uztarria Komunikazio Taldeak Enrike Zurutuza zenari eskainitako biografia txikia aurkeztuko du zapatuan, urriaren 17an. Ihintza Agirretxek idatzi du eta Uztarriak 2009an abian jarri zuen liburuxka biografikoen egitasmoaren bederatzigarren lana da.

Uztarria asteazkenean, hilak 14, hasiko da Enrike Zurutuzari eskainitako liburua bazkideen artean banatzen. Horrenbestez, asteazkenetik aurrera Uztarria komunikazio taldearen bazkide guztiek etxean jasoko dute biografia. Zapatuko aurkezpen ekitaldia, berriz, Sanagustin kulturgunean izango da, 12:00etan hasita.

Uztarriak kaleratutako zortzi liburuxka biografikoetatik zazpi (Bernardo Aizpitarte Kabra-rena salbu) webgune honetako Liburuak atalean irakur daitezke. Hauek dira:

Julian Bereziartua (Ander Ugartek idatzia).

Leo Etxeberria (Miren Garate).

Valentina Agirre (Olatz Prat).

Santi Lazkano (Nekane Zinkunegi).

Amaia Garmendia (Xabier Otamendi).

Enkarna Arregi (Alexander Silva).

Iñaki Bergara Pio (Monika Juaristi).

Bernardo Aizpitarte Kabra (Joxin Iturrioz).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide