Abenduaren 1ean (zapatua) jokatuko da Azpeitiko soziedadeen arteko II. mus txapelketako fase finala, Sanagustin kulturgunean, eta ordura arteko saioak orain ari dira jokatzen elkarteetan.
Lehengo ostiralean, esate batera, Zulo Zabal soziedadeko txapelketa izan zen. Eduardo Alberdi eta Xabier Sanjuan izan ziren irabazle, bigarren urtez. Baltasar Etxeberria-Rafael Zubeldia bikotea geratu zen bigarren. Bi bikoteak sailkatu dira abenduaren 1eko final nagusira.
Guztira 32 elkarte daude deituta txapelketan parte hartzera. Bakoitzak bere soziedadean jokatuko du lehen kanporaketa, eta bakoitzeko bi finalistek soziedadeen arteko final handia jokatzeko aukera izango dute. Iaz, 28 elkartek hartu zuten parte, guztira 143 bikotek.
Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du mus txapelketa, soziedadeekin elkarlanean, bi helbururekin: soziedadeen arteko hartu-emana gehiago sustatzea, eta Kultur Mahaia diruz laguntzea, ondo pasatuz.
Zehaztuta dauden beste saio batzuk
- Urrestillako Antxieta soziedadean ostegun honetan jokatuko dute, 21:30ak aldera.
- Kultur Mahaiko bazkideek ere ostegunean, Sanagustinen, 21:00etan. Parte hartu nahi duenak idatzi dezala azpeitikokulturmahaia@gmail.com helbidera edo deitu 674 165 684ra. Jokatzeko nahikoa da bikoteko kide bat izatea Kultur Mahaiko bazkidea (bazkidetzeko, hemen; urtean 10 euro dira).
- Oilagorran datorren zapatuan, arratsaldez.
- Arauntzan hilaren 23an (ostirala), gauez.
- Oilo Soron ere hilaren 23an, gauez.
Sariak
- Lehen fasean. Soziedade bakoitzeko bikote irabazleari arkumea eta ardoa (gutxienez zortzi bikotek jokatu behar dute sari hori eskuratzeko).
- Fase finalean. Aurrenarentzat 1.000 euro + txapelak. Bigarrenarentzat 500 euro. Hirugarrenarentzat otarrak. Laugarrenarentzat Sanagustinen afaria.