Xabier Aierdi soziologoak hitzaldia emango du bihar

Uztarria.eus 2012ko aza. 13a, 11:13

Legebiltzarrerako hauteskundeak izango ditu hizpide, 19:30ean hasita, Baigera I-eko lehenengo solairuko aretoan. Gaur, asteartea, hileroko batzarra egingo du EAJ-PNVk 20:30ean, Batzokian.

Azpeitiko EAJ-PNVren Batzordeak antolatuta, bihar, asteazkena, Xabier Aierdi soziologoaren hitzaldia izango da, 19:30ean hasita, Baigera I-eko lehenengo solairuko aretoan. Aierdik, Legebiltzarrerako hauteskundeak abertzaletasunaren ikuspegitik gai hartuta jardungo du hizketan. Hitzaldia, nahi duen herritar guztientzat dela azaldu du EAJ-PNVren Batzordeak.

Hileroko batzarra, gaur

Gaur, asteartea, Azpeitiko EAJ-PNVk hileko batzarra egingo du 20:30ean, Batzokian. Besteak beste, urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen balorazioa egingo du. Azpeitiko alderdikide guztiei batzarrerako deia egin diete Azpeitiko EAJko Batzordeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide