Friday's Crew eta Iheskide taldeen kontzertuak ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko aza. 13a, 11:21

Zozketan parte hartzeko zein talde da azpeitiarra: Friday's Crew ala Iheskide? galderari erantzun behar zaio ostirala, hilak 9, 10:00ak baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Uztarria Komunikazio Taldeak hilaren 17an, zapatua, Friday's Crew eta Iheskide taldeek Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere bazkideen artean.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zein talde da azpeitiarra: Friday's Crew ala Iheskide?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostirala, hilak 9, 10:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunaren izena, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunari zuzenean adieraziko zaio; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide