Bertanek erosketa txartelak banatuko ditu azaroan

Uztarria.eus 2012ko aza. 13a, 11:59

Bertan Merkatari Elkarteak erosketa-txartelak banatuko ditu erosketak Bertan txartelarekin ordaintzen dituztenen artean. Azaroaren 25era arte izango da abian kanpaina.

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Azaroaren 25a bitartean erosketak Bertan txartelarekin ordaintzen dituztenek 5 euroko, 10 euroko, 20 euroko eta 50 euroko erosketa-txartelak lortu ahal izango dituzte

Txartel horiek lortzen dituzten erosleek, hurrengo erosketan deskontua izango dute balea tokatu zaien dendan edota Bertan Elkarteko edozein dendetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide