Ibai-Eder, Enparan eta Nuarbeko etxebizitzen zozketa ostegunean izango da

Uztarria.eus 2012ko aza. 13a, 12:32

Guztira hamar etxebizitza zozkatuko dituzte. (Azpeitia.net)

Ostegunean, azaroaren 15ean, udaletxeko areto nagusian hamar etxebizitza zozkatuko dituzte, 17:30ean hasita.

Ostegunean, azaroak 15, egingo da Ibai-Eder kalean, Enparan kalean eta Nuarbe auzoko etxebizitzen zozketa, 17:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Zozketan parte hartuko dutenen behin betiko zerrenda argitaratu du dagoeneko Udalak, eta udaletxeko sarreran ere ikusi daiteke.

Alokairuko Enparan kaleko 47.zenbakian 2 etxebizitza eta Nuarbe auzoan 7 etxebizitza zozkatuko dituzte. Aldiz, Ibai-Eder kalean salgai dagoen etxe bat zozkatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide