Jesusa Aranguren hil da, 101 urterekin

Uztarria.eus 2012ko aza. 13a, 17:39

Jesusa Aranguren.

1911n Auzaraza baserrian jaioa, Amaia Mendizabalek idatzi eta Uztarriak argitaratutako Azpeitiarrak Espainiako gerran liburuan testigantza eman zutenetako bat izan zen.

Jesusa Aranguren (Azpeitia, 1911) atzo, azaroaren 12an, hil zen, 101 urterekin. Auzaraza baserrian jaioa, irakasle izana, ehun urtetik gora dituzten herritarretako bat izateaz gain Amaia Mendizabalek idatzi eta Uztarriak 2006an argitaratu zuen Azpeitiarrak Espainiako gerran liburuan testigantza eman zutenetako bat izan zen Aranguren. Jesusa Arangurenen gerraren eta gerraostearen gaineko testigantza atal honetan ageri da.

Iazko uztailean, ehun urte edo gehiago zituzten azpeitiarrei omenaldia egin zien Udalak, eta han izan zen Aranguren.

Jesusa Arangurenen aldeko hileta elizkizuna gaur, asteartea, egingo dute parrokian, 19:30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide