Azpeitiko bizilagun bat hil da Zestoan, bi autok elkar jota

Uztarria.eus 2012ko aza. 14a, 14:47

Bi autok aurrez-aurre jo dute Iraeta eta Arroa Goia artean.

Zestoan, Iraeta eta Arroa Goia inguruan, jazo da ezbeharra 11:48ak aldera, eta 50 urteko emakume bat istripuaren lekuan bertan hil da; zestoarra zen, jatorriz. Beste pertsona bat larri zauritu da, eta Donostiako ospitalera eraman dute.

Azpeitian bizi zen 50 urteko emakume zestoar bat hil da Zestoan, Iraeta eta Arroa Goia artean, GI 631 errepidean izandako auto istripuan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi autok aurrez aurre jo dute elkar 11:48ak inguruan, eta bi pertsona zauritu dira. Haietako bat lekuan bertan hil da, eta beste bat larri zaurituta eraman dute Donostiako ospitalera; ez dute zehaztu gizonezkoa ala emakumezkoa den, baina "frantsesa" dela esan dute. 

Ezbeharraren tokira, ertzainez gainera suhiltzaileak eta bi anbulantzia joan dira. Suhiltzaileek gorpua atera dute auto barrutik, eta haren familia istripuaren lekura joan da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide