21 upategi izango dira zapatuan, Ardo Dastaketa Egunean

Uztarria.eus 2012ko aza. 15a, 10:11

Zapatuan 11:30etik aurrera 21 upategitako ardoa dastatu ahal izango da, plazan.

11:30etik 14:30era bitartean jan-edanerako parada izango dute plazara gerturatzen direnek. Bost euroren trukean kopa eta bost ardo dastatzeko txartelak eskuratu ahal izango dira.

Urteetako arrakastaren ondorioz, zapatuan, hilak 17, Zazpigarren Ardo Dastaketa Eguna izango da herrian. Azpeitiko Udalak Odriozola Ardoaken laguntzarekin antolatu du ekimena, eta 11:30etik 14:30era bitartean jan-edanerako parada izango dute plazara gerturatzen direnek.

Guztira, Nafarroako, Errioxako zein Arabako 21 upategitako ardoak dastatu ahal izango dira. Aurten ardo zuria ere probatu ahal izango da; Jacob's Creek Chardonnay, Pierola, Cerro Añon eta Solaguen upategietakoa, hain zuzen. Mokadua egiteko aukera izango dute hala nahi dutenek. Izan ere, bertako gazta pintxoak, zein gaixo eta elbarrituei laguntzen aritzen den taldeak prestatutako ogitartekoak eta pintxoak probatu ahal izango dira, euro baten trukean.

Ardo Dastaketarekin batera, zuzeneko musikaz gozatu ahal izango da, 'Unai eta bere mutilak' taldearen eskutik. Gainera, Luis Alberdi Beltza-ren dantza-eskolako ikasleek mahatsa zapaltzen arituko dira, plazan bertan.

Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak adierazi duenez, "ardoa-eta ahalik eta merkeen jartzen saiatu gara, eta upategiek erakutsi duten borondateari eta jendearen bultzadari esker antolatu dugu aurten ere ardo dastaketa". Hala, kopa eta bost ardo dastatzeko txartelak bost euro ordaindu beharko dira.

VI. Ardo dastaketa eguna Azpeitian

Postuak

Ardogileak:

  • Faustino V (Ondua)
  • Viña Bujanda (Ondua)
  • Zinio (Ondua)
  • Medrano Irazu (Ondua)
  • Azpilikueta (Ondua)
  • Luis Alegre (Ondua)
  • Heredad de Ugarte (Ondua)
  • Viña Salceda (Ondua)
  • Gran Feudo Chivite (Ondua)
  • Conde de Valdemar (Ondua)
  • Viña Real (Ondua)
  • Carlos Serres (Ondua)
  • Rioja Vega (Ondua)
  • Iñurrieta Cuatrocientos (Ondua)
  • Jacob's Creek Chardonnay (Txuria)
  • Arabarte (Urtekoa)
  • Arabarte (Ondua)
  • Arabarte (Erreserba)
  • Ostatu (Ondua)
  • Ruiz de Viñaspre (Ondua)
  • Pierola (Ondua)
  • Pierola (Txuria)
  • Cerro Añon (Ondua)
  • Cerro Añon (Txuria)
  • Solaguen (Ondua)
  • Solaguen (Txuria)
 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide