Santo Tomas Egunean jakien postua jartzeko epea zabalik dago

Uztarria.eus 2012ko aza. 15a, 12:31

Etxeko produktuen azoka Berdura Plazan izaten da.

Txorizo postuak jartzeko izena emateko epea hilaren 26a arte dago irekita. Zozketa, berriz, udaletxeko areto nagusian egingo dute, hilaren 29an.

Santo Tomas Egunean etxeko produktuak (barazkiak, frutak, loreak, ogia...) saltzeko postua jarri nahi dutenentzat izena emateko epea zabaldu du Udaleko Festa Batzordeak. Izena, hilaren 30a baino lehen eman behar da udaletxean, edo 943 15 70 68 telefono zenbakira deituta.

Bestalde, txorizo postuak jartzeko izena emateko epea hilaren 26a arte dago irekita. Postua jartzeko izena udaletxean bertan eman behar da. Postuen zozketa, berriz, hilaren 29an egingo dute, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide