Jubilatuak beren astea ospatzen

Uztarria.eus 2012ko aza. 15a, 19:43

Baigera elkarteak antolatutako Azpeitiko Jubilatuen Asteak egitarauaren erdia pasa bete du dagoeneko. Igandean bukatuko dituzte ospakizunak, Kiruri jatetxean egingo duten bazkariarekin. Gaur, osteguna, Aginagara eta Kutxaespaziora txangoa egin dute eta ostiralean, berriz, Meagasetik Zumaiara joango dira mendiz. Aurreko egunetan, besteak beste, karta-joko txapelketak izan dituzte Baigeraren egoitzetan. Atzo, asteazkena, Sanjuandegikoan erretiratu ugari elkartu zen, kartetan aritzeko ez ezik, txokolatadaz gozatzeko ere bai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide