Bi kultura batean

Uztarria.eus 2012ko aza. 19a, 11:53

Xanjuandei Auzolanean-en ekimenez, Euskal Herriko eta Extremadurako Kulturak uztartu dituzte asteburuan Sanjuandegin. Ostiralean iritsi ziren dozena bat lagun Extremaduratik Azpeitira autobusez. Ostiralean izatekoa zen kontzertua bertan behera gelditu zen azken unean, baina zapatuko ekintzen arrakasta izan zuten antolatzaileen arabera: "goizeko ekintzetan jende asko ibili zen, eta bazkarian ere bai. Espero genuena baino gehiago, egia esan, eta auzotar batzuk asko inplikatu ziren antolatutako ekimenetan".

XJ Auzolaneaneko Ainara Larrañagak adierazi duenez, "gure helburua zen bi kulturen arteko elkartrukea egitea, eta auzo mailan asteburua polita izan bada ere, herri mailan askok Extremadurakoentzako soilik antolatutako festa zela uste du". Dena den, "gure helburu nagusia auzoari bizia ematea da, eta zapatuan helburu hori betetzea lortu genuen", gaieneratu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide